🔗 ⚙️

INNER by INNER

Tracklist
1.Ahul3:24
2.Elurtea4:37
3.Herra5:06
4.Desertua gurutzatuko nuke ametsetatik urruntzearen truke4:32
Credits
released February 14, 2022

Inner 2020an Fidal eta Edortak sortutako taldea da. Estilo lasaiago bat egiteko asmoz bata besteari ideiak botatzen hasi ginen, proiektu akustiko bat egitea abiapuntu genuelarik. Abestiak forma hartzen joan ziren heinean bateria bat sartzeko ideia edo beharra azaldu zen, eta, horrekin batera, baxua gehitzeko unea ere iritsi zen.

Betidanik lagun diren Musa eta Remen gehitu zitzaizkigun taldera 4kotea osatzeko. Aldaketa honekin aurrez lantzen genuen estiloaren mugak ezabatu eta proiektu akustiko izatetik talde izatera pasa ginen, etxeetan sortutako
abestiak lokalean garatuz.

Estilo aldetik denetik edaten dugu: Pedro The LIon, Anari, Weezer... izan daitezke erreferenteetako batzuk baina ez dakigu zehazki zein estilotan kokatu daitekeen, eta, egia esanda, berdin digu. Momentu bakoitzak eskatzen digunaren bila goaz, momentu lasaiak eta gogorragoak uztartuz.

I N N E R
LicenseCC BY-NC-SA 3.0. See the Creative Commons website for details.
Tags
Recommendations